Hartu Zure Smartphone-Ko Datuen Kontrola
Hobetu Zure Lineako Pribatutasuna
Zure bizitzari buruzko zure datuek zer adierazten duten pentsatzen jartzen bagara, ez dirudi gauza handia denik: nori axola zaio Isabel Pantoja gustatzen bazait, behar ditudanak baino zapata gehiago erosten baditut edo oporrak urtebete lehenago prestatzen hasten banaiz?
Arazoa da zer den zure datuekin gertatzen dena. Denborak aurrera egin ahala, gure intimitateari buruzko patroi digitalak argitara ateratzen dira: gure ohiturak, mugimenduak, harremanak, lehentasunak, sinesmenak eta sekretuak gure datuei, hala nola enpresei eta datu-agentziei, etekina ateratzen dietenen aurrean azaltzen dira.
Pixkanaka-pixkanaka, Data Detox honi jarraituz, hau guztia nola eta zergatik gertatzen ari den jakingo duzu. Honela, urrats praktikoak eman ahal izango dituzu Interneten zure arrasto digitalen gaineko kontrola hartzeko.
Has gaitezen!
1. Zure mugikorraren izena aldatu
Agian, uneren batean, zure mugikorrari "izen bat jarri" zenion Wi-Fi-a eta/edo Bluetooth-a konfiguratzeko.
Izen hori, adibidez, "Isabelen mugikorra", konektatzen ari zaren Wi-Fi sareak administratzen dituzten pertsonek ikusteko moduan dago, eta Bluetooth-a gaituta badaukazu, Bluetooth-a gaituta duten pertsona guztiek ere ikus dezakete.
Ez zenuke zure izena ozenki esango kafetegi, jatetxe edo aireportu batean sartzean. Mugikorrarekin ere ez duzu zertan egin behar.
Mugikorraren izena alda dezakezu gutxiago identifikatzen zaituen beste batera, ukitu pertsonal hori galdu gabe.
Android:
- Aldatu Wi-Fi izena:
- Ezarpenak →
- Wi-Fi →
- Menua →
- Aurreratua / Tresna gehiago →
- Wi-Fi zuzena →
- Aldatu gailuaren izena
- Aldatu Bluetooth izena:
- Ezarpenak →
- Bluetooth →
- Gaitu Bluetooth itzalita badago →
- Menua →
- Gailuaren izena →
- Desaktibatu Bluetooth
iPhone:
- Telefonoaren izena aldatu:
- Ezarpenak →
- Orokorra →
- Honi buruz →
- Aldatu gailuaren izena
Ez dakizu zure mugikorrari zein izen jarri? Pentsatu telebistako pertsonaiarik gogokoenaren izena edo "ireki sesamo" bezalako esaldi bat.
Zure mugikorraren pribatutasuna hobetzeko aholku gehiago nahi dituzu? Ikas ezazu ‘zure gailuari Hasiera Berria ematen’!
2. Ezabatu zure kokapen-aztarnak
Zure kokapen-datuak informazio-zati aleatorioak baino ez direla diruditen arren, elkartzen eta aztertzen direnean, zuri buruzko xehetasun garrantzitsuak eman ditzakete: zure ohiturak, non bizi eta lan egiten duzun, zure gizarte-zirkuluarekin biltzea non gustatzen zaizun... Horregatik, enpresa eta datu-agentzia askok zure datuak lortu nahi dituzte.
Ulergarria eta normala izan daiteke, adibidez, zure mapa-aplikazioek zure kokalekura sarbidea izatea. Baina harritu egingo lizuke zenbat app-ek duten baimena zure kokalekura sartzera jakiteak.
Zure app-baimenak berrikus ditzakezu eta lokalizazio- eta kokapen-zerbitzuak desgaitu. Identifikatu funtzionatzeko benetan informazio hori eduki behar ez duten aplikazioak (joko-aplikazio horrek non nagoen jakin behar du?) eta, behar badute ere, edukitzea nahi ez dutenak:
Android:
- Ezarpenak →
- Aplikazioak →
- App bakoitzerako, kudeatu zure kokapenerako sarbideak.
iPhone:
- Ezarpenak →
- Pribatutasuna →
- Kokapena →
- Aplikazio bakoitzerako, kudeatu zure kokapenerako sarbideak.
Edo zure telefono osorako zure kokapena itzali dezakezu, behar ez duzunean noski. Horrela, zure bateriak gehiago iraungo dizu ere. Mapa batean zerbait bilatu edo eguraldi iragarpena ikusi nahi duzunean berriz aktibatu dezakezu, adibidez.
Android:
- Ezarpenak →
- Segurtasuna eta Kokapena/Kokapena →
- Desgaitu kokapena
iPhone:
- Ezarpenak →
- Pribatutasuna →
- Kokapena →
- Desgaitu
Google Maps-erako kokapen- edo lokalizazio-zerbitzuak eta Googleren beste kontu batzuk nola itzali jakiteko, zoaz ‘Atera Google zure bizitzatik’.
3. Zure aplikazioak antolatu
Zure app-ek (sare sozialetako plataformak, eguraldiaren iragarpena, jokoak, etab.) zure datuak nahi dituzte... eta baliteke zuri buruzko informazio dezente biltzeko gai izatea.
Erabili ere egiten ez dituzun aplikazioak kentzea zure bizitza digitala desintoxikatzeko bultzada izan daiteke.
Gainera, garbiketa batek espazioa liberatu dezake zure mugikorrean, ondorioz, zure datu mugikorren kontsumoa jaitsi eta bateriak gehiago irautea eragin dezake. Zure mugikorraren funtzionamendu orokorra hobetu ere egin dezake, ezabatzen dituzun aplikazioen arabera.
Android:
- Ezarpenak →
- Aplikazioak →
- Aukeratu desinstalatu nahi duzun aplikazioa →
- Desinstalatu
iPhone:
- Sakatu atzamarra aplikazioaren ikonoaren gainean, mugitzen hasi eta goiko ezkerreko izkinan "x" bat agertu arte.
- Aplikazio bat ezabatzeko, sakatu "x".
- Modu "normalera" itzultzeko, sakatu hasierako botoia.
Oharra: Ordainketa-zerbitzu bat bada, ziurtatu bertan behera uzten duzula, etorkizuneko karguak saihesteko (ez dugu ezusteko kobrantzarik nahi!). Zerbitzuaren arabera, prozesua aldatu egiten da; beraz, begiratu Ohiko Galderen orrialdea, edo jarri harremanetan Bezeroaren Arretarekin, orientazio handiagoa emateko.
Zure aplikazioak garbitzeak eta antolatzeak alde handia egin dezake zenbat datu oparitzen ari zaren jakiteko, eta, azken batean, zer neurritan biltzen eta erabiltzen dituzten enpresek zure datuak zuri buruzko kasuak formulatzeko. Aplikazio gehienek beste aukera batzuk dituzte, eta gutxi gorabehera gauza bera egiten dute zure datuak jaso eta saldu gabe.
Begiratu gure gomendioei Apps Alternatiboen Zentroan.
Erabiltzen dituzun tresna guztiak ordezteko ideiak aspertuta utz zaitzake, baina pausoz pauso hasi. Has gaitezen zure web nabigatzailetik: Firefox, Chromium edo zure pribatutasuna gehiago babesten duen beste aukeraren batengatik ordeztu dezakezu?
Zure aplikazioak antolatzeko aholku gehiago nahi duzu? Probatu ‘Zure telefonoan apikazioen garbiketa egin’.
4. Zure arrastroak murriztu
Zure mugikorraren nabigatzaileak informazio asko gordetzen du zure kokapenari buruz, zer bilatzen duzun, zein webgune erabiltzen dituzun... eta datu horiek beste pertsona eta erakunde batzuei eman diezazkieke.
Aldaketa batzuk eginez informazio horren zati bat kontrolatzeko aukera duzu.
Mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek instalatutako nabigatzaileekin etortzen dira, eta ez dute lehentasunik izaten gure pribatutasuna babesteko. Baina, zure web-jarduera lehenetsita duen nabigatzaile bat deskargatu eta erabil dezakezu, arakatzaileen aurka babestuz.
Eta zure pribatutasuna are gehiago handitzeko, "Addons eta hedatzaileak" izeneko elementu gehigarriak instala ditzakezu (zure nabigatzailean instalatzen errazak diren programa txikiak dira eta hauek zure lineako pribatutasuna hobetu dezakete).
Iragarki espioiak eta arakatzaile ikusezinak blokeatzeko, instalatu uBlock Origin (Chrome, Safari eta Firefoxentzat) edo Privacy Badger (Chrome, Firefox eta operarentzat).
Ahal denean, eta web orriekin konexio seguruagoak egiteko, instalatu HTTPS Everywhere: nabigatzaile-luzapen bat da eta web orriekin komunikazioa (Internet bidez bidaltzen eta jasotzen dituzun iragaitzazko datuak) zifratuta eta babestuta dagoela ziurtatzeko balio du (betiere http/SSL ziurtagiria eskuragarri badute). Safari erabiltzen baduzu eta antzeko funtzionalitate bat aukeratu nahi baduzu, konfiguratu zure nabigatzailea Google ez den bilatzaile bat erabiltzeko, DuckDuckGo adibidez, bere emaitzetan web-orrietarako esteka seguruagoak sartzen dituen bilatzailea (HTTPS sistemarekin hasten direnak konexio zifratuak dira).
Firefoxek zure nabigatzailea indartzeko beste modu asko eskaintzen ditu. Begira ezazu addons.mozilla.org gehiago ezagutzeko.
Zure web nabigatzailea indartzeko moduak bilatzen dituzu? Probatu esperientzia osoa!
5. Zu eta beste pertsona batzuk desetiketatu
Noizbait parte hartu al duzu, irudi eta argitalpenetan etiketatzean, hurbileko pertsona bati buruzko datuak pilatzen?
Arindu zure datu-karga (eta zure gizarte-kontzientziako kargua), lagunei ahalik eta argazki eta argitalpen gehien kenduz.
Mezua pasa! Animatu zure gertuko zirkulua (lagunak, senideak, laneko pertsonak) datu lurrunkor horien gaineko kontrola berriz hartzera. Gure ezaugarri digitalak gobernatzeko elkartzen bagara, hobeto lagun dezakegu gure bizitza digitalak desintoxikatzen.
Urrats horiek funtzionatzen badute eta gainetik pisu bat kendu duzula sentitzen baduzu, zergatik ez zara saiatzen Zure Bizitza Google-tik ateratzen edo Sare Sozialetan zure profila berritzen? Edo zure telefonoa gutxiago erabili nahi baduzu, begiratu Telefono adimendunetarako Ohitura Adimendunak.