Zure nabigatzailea indartu
Zure nabigatzailea Interneteko sarrera da, eta datuak metatzeko beste aplikazio bat dela uste baduzu, betean asmatu duzu.
Zure nabigatzaileak zure informazioa nolabait babestu dezakeen arren, bisitatzen ari zaren webguneek ere informazio hori baliogabetu dezakete, baita nahi duten informazioa hartu eta webgunean egiten dituzun mugimenduak arakatu.
ARAKATZAILEAK ZURE ATZEAN DAUDE
Arakatzaile bat webgune batera gehitu den tresna bat da eta honek zuk webgune batetik egiten duzun bidaia arakatzen du.
Hauek webgune batek zenbat bisita lortu dituen, zein unetan bisitatu den eta webgune horretatik pertsona batek ze ibilbide egin duen adieraz dezakete, batzuk aipatzearren. Honela, hauen atzean dauden enpresek datu sorta zabala biltzen dute.
Lortu arakatzaileei buruzko informazio gehiago gure Data Detox Digest: Browser Edition.
Arakatzaileek online bidezko datu bilketa hau aztarna digitalaren ondorioz lortzen dute:
- Arakatzaileek nabigatzaileari buruzko era guztietako xehetasunak ikus ditzakete, eta, oro har, xehetasun horiek patroi bakarra edo ia bakarra osatzen dute askotan, identifikatzeko erabil daitekeena.
- Hainbat webgunetan arakatzaileak dituzten enpresek zu bezalako patroia onartu eta zure aztarna digitala erabiltzen dute nabigazio-ohiturak arakatzeko.
Nabigatzailea babesteko diagnostiko bat ematen dizun lineako tresna bat dago. Panopticlick-ek zure nabigatzailea arakatzaileen aurka zein ondo babestuta dagoen aztertzen du, baita zure aztarna digitalaren bidez zein erraz identifika daitekeen ere. Panopticlick Electronic Frontier Foundationek (EFF) garatu eta mantentzen du.
DEABRUA PRIBATUTASUN LEHENETSIAREN KONFIGURAZIOAN
Nabigatzaile gehienak ez daude pribatu bezala lehenetsiak: horrek esan nahi du gehienek cookie-ak gordetzen dituztela, baita nabigazio-historia, web-inprimakien sarrerak eta bestelako informazioa ere, gero hirugarrenekin partekatu edo datu-korridoreei saldu ahal izateko.
Baina Chrome, Chromium, Firefox eta Safari-k nabigazio modu berezi bat eskaintzen dute, "Pribatua" edo "Ezezaguna", nabigatzailea ixten duzun bakoitzean nabigazio historia, cookie-ak, aldi baterako fitxategiak eta web inprimakien sarrerak automatikoki ezabatzeko ezarrita dagoena.
Oharra: markatzaileak eta deskargak ez dira ezabatzen.
Modu pribatuak edo ezezagunak dirua ere aurreztu diezazuke. Adibidez, hegazkinez bidaiatzeko txartelen bila bazabiltza, pribatu moduak orria eguneratzen duzun bakoitzean prezioek gora egingo ez dutela bermatzen lagundu dezake. Aukera bat eman:
Nabigazio pribatuko erlaitz berri bat irekitzeko:
- Chrome:
- / Menua →
- Erlaitz pribatu berria
- Firefox:
- / Menua →
- Erlaitz pribatu berria
- Safari:
- Artxiboa →
- Erlaitz pribatu berria
Nabigazio pribatua modu iraunkorrean konfiguratzeko:
- Chrome: ez dago Chromen nabigazio pribatua modu iraunkorrean ezartzeko aukerarik, baina arakatzaile batzuk saihesten laguntzeko Chromen saioa itxi dezakezu.
- / Menua →
- Ezarpenak →
- Goiko aldean "sinkronizatzen"/”honekin sinkronizatu” ikusiko duzu, baita zure Gmail helbidea ere, hau klikatu →
- Chrome-tik irten →
- Deskonektatu
- Firefox:
- / Menua →
- Ezarpenak →
- Pribatutasuna →
- Jarraipenaren aurkako babesa →
- Gaitu
- Safari:
- Goiko barran Safari →
- Lehentasunak →
- Orokorra →
- Safari honekin irekiko da: aukeratu leiho pribatu berri bat
Oharra: nabigazio pribatuak/ezezagunak gauza batzuk arakatzaileekin eta webguneekin partekatzea saihesten du; ez zaitu Interneten ezezagun egiten.
NABIGATZAILEA HEDATZEKO TERAPIA
Orain prest zaude pribatutasun-errefortzu gehigarri batzuetarako, instalatu itzazu "osagarriak eta luzapenak" izeneko estra txiki batzuk (horiek nabigatzailearentzat instalatzen errazak diren programa txikiak dira, lineako jarduera pribatuagoa izatea eragin dezaketenak).
Iragarki espioiak eta arakatzaile ikusezinak blokeatzeko, instalatu uBlock Origin (Chrome, Safari eta Firefoxentzat) edo Privacy Badger (Chrome, Firefox eta operarentzat).
Webguneetarako zure konexioak ahal den guztietan enkriptatuta daudela ziurtatzeko, instalatu HTTPS Everywhere: hau nabigatzaile-luzapen bat da eta webgune garrantzitsu askorekin duzun komunikazioa enkriptatuta eta babestuta egongo dela bermatzen du. Funtzio hau nahi baduzu baina Safari erabiltzailea bazara, zure bilaketa-motorran DuckDuckGo lehenetsita ezarri, automatikoki zifratutako konexioetara bideratzeko.
Firefoxek bere nabigatzailea indartzeko beste modu asko eskaintzen ditu. addons.mozilla.org bisitatu hauetako gehiago aurkitzeko.
Ez arakatu
Firefox, Chrome eta Safari dira “Ez arakatu” funtzioa ezarri duten nabigatzaileetako batzuk. “Ez arakatu” funtzioak webguneetara hauen jarraipena desgaitzeko eskaera bat bidaltzen du. Hau zure nabigatzailearen ezarpenean piztea ona da, gehiegizko jarraipena uxatzen lagun baitezake.
- Firefox:
- menu →
- Ezarpenak →
- Pribatutasuna →
- "Ez arakatu" aktibatu
- Chrome:
- menu →
- Ezarpenak →
- Pribatutasuna →
- "Ez arakatu" →
- Aktibatu
- Safaria:
- Goiko barran egin klik Safari-n →
- Lehentasunak →
- Pribatutasuna →
- Webgunearen jarraipenean, egin klik guneen arteko jarraipena sahiestu aukeran eta, odoren, cookie guztiak blokeatu aukeran.
Oharra: zoritxarrez, webguneak ez daude behartuta “Ez arakatu” mezua errespetatzera, baina nahiko ondo funtziona dezake Privacy Badger-ekin konbinatzen bada.
ZURE DESINTOXIKAZIOA EKINTZAN IKUSI
Zure desintoxikazioaren emaitza batzuk ikusi beharko zenituzke. Bisitatu berriro Panopticlick desintoxikazio bat egin berri duen nabigatzailearekin, eta sakatu "probatu".
Konparatu emaitza berriak aurrekoekin. Aldatu al dira?
EGUNERATU ETA BERRITU
Primeran, enpresentzat askoz zailagoa izango da orain zuri webguneetan jarraitzea.
Zure nabigatzailea desintoxikatzea ez da jarduera bakarra. Ona da batzuetan berriro bisitatzea eta eguneratzea.
Nabigazio pribatua modu iraunkorrean ez konfiguratzea aukeratzen baduzu, ohitu hilero cookie-ak eta nabigazio-historia ezabatzera:
Cookie-ak ezabatzeko:
- Firefox:
- Menua →
- Pribatutasuna eta segurtasuna →
- Cookie eta gunearen datuek atalean, aukeratu datuak ezabatu...
- Markatu cookie-ak ezabatzeko laukia
- Safari:
- Menua →
- Lehentasunak →
- Pribatutasuna →
- Webgunearen datuak kudeatu →
- Dena ezabatu →
- Ezabatu orain
- Chrome:
- Menua →
- Ezarpenak →
- Nabigazio-datuak ezabatu →
- Cookie-ak eta gunearen beste datu batzuk laukitxoa markatu →
- Datuak ezabatu
Zure nabigazio-historia ezabatzeko:
- Firefox:
- / Menua →
- Ezarpenak →
- Datu pribatuak ezabatu
- Safari:
- Ezarpenak →
- Safari →
- Webgunearen historia eta datuak ezabatu
Gomendioa: Gehitu hilero gertaera errepikakor bat zure egutegian urrats hauek errepikatzeko.
Artikulua hau gustatu bazaizu, ikusi ondorengoak: