Aldatu Konfigurazioa

Zure Datuak Babesteko

Internet dinosauroz mozorrotutako txakurren irudiak bakarrik partekatzen dituzun lekua balitz, ez luke askorako balioko pasahitzak edukitzea.

Hala ere, Interneten gure ordainagiriak ordaintzen ditugu, mediku-hitzorduak eskatzen ditugu eta botoa emateko erregistratzen gara.

Internet bidez partekatzen diren eta zure gailuan biltegiratzen diren zure "baliozko objektu digital" guztiez pentsatzen hasten zarenean, zer arrazoi izango zenuke horiek zure diru-zorroa edo giltzak balira bezala salbu ez mantentzeko?

Interneten partekatzen diren eta zure gailuan biltegiratzen diren zure "baliozko objektu digital" guztiez pentsatzen jartzen zarenean, zer arrazoi izango zenuke horiek zure diru-zorroa edo giltzak balira bezala salbu ez mantentzeko?

Zure objektu digitalean sartu nahi duenari bidea oztopatzeko modu erraz bat dago: ez erabili asmatzea errazak diren pasahitzak. Pertsona gehienek ez dute trebetasun tekniko espezializaturik behar zure kontuetan sartzeko; zure pasahitza asmatu edo programa automatizatu bat erabili dezakete, besterik gabe.

Eta behin zure kontuetako batean sartzen direnean, pasahitz hori zure beste kontuetan erabil dezakete, eta horien gaineko kontrola har dezakete zuri eta zure bizimoduari buruzko informazioa lortzeko, baita zure identitatea ordezkatzeko ere (zure itxurak eginez).

Has gaitezen!


1. Zure ate digitala itxi

Pantaila blokeoa: zure gailura sartzeko erabiltzen duzun pasahitza, patroia, aztarna edo aurpegiko identifikatzailea zure gailuan sartu nahi duen norbaiten aurkako defentsarik onena da. Baina sartzeko modu asko daude, eta zaila izan daiteke jakitea zein komeni zaizun gehien.

Zure mugikorrean, tabletean edo ordenagailuan edozein motatako blokeoa edukitzeak babes handiagoa ematen dizu ezer ez izateak baino. Eta, zure ateek izan ditzaketen kisketa mota guztiak bezala, pantaila-blokeo batzuk beste batzuk baino sendoagoak dira.

Blokeo guztietatik, pasahitz luze, berri eta bakarrak (hau da, gauza baterako bakarrik erabiltzen dituzunak) dira seguruen eta indartsuenak. Horrek esan nahi du pasahitzak letra, zenbaki eta karaktere bereziak izan behar dituela.

Demagun orain arte, mugikorra desblokeatzeko, zure hatza bakarrik pasatzen duzula ('swipe'). Zure segurtasuna hobetuz joan zaitezke pixkanaka zure mugikorrari pixkanaka pasahitz luze bat jarriz. Edo blokeo-patroi bat erabiltzen baduzu. Zergatik ez duzu luzeago eta konplexuago egiten? Zure PIN zenbakia 1234 da? Zergatik ez duzu dado bat 7 aldiz botatzen patroi bat ausaz eskuratzeko eta hori buruz ikasten?

Aldaketa txiki batek asko lagun diezazuke zure gailuaren gaineko kontrola izaten.

Ikas ezazu gehiago pantaila-blokeo seguruago bat sortzen Indartu zure pantaila-blokeoa atalean sartuz.


2. Zeuk erabakitzen duzu nor sartzen den

Segurtasun pasahitzak sortzea erraza da. Oinarrizko urrats batzuk jarraitu behar dituzu besterik gabe.

Zure pasahitzak ezaugarri hauek izan beharko lituzke:

  • Luzeak: gutxienez 8 karakterekoa edo, hobeto esanda, 16 eta 20 karaktere artekoa.
  • Bakarrak: pasahitz desberdin bat orrialde eta kontu bakoitzerako.
  • Ausazkoa: ez dezala jarraitu patroi logiko edo erraz bat. Pasahitz-sortzaileak erabilgarriak izan daitezke.

Pasahitz sendo eta seguruek letra, zenbaki eta karaktere berezien konbinazioa erabiltzen dute. Aholku honek pasahitz zailagoa sortzen laguntzen dizu. Batzuetan, orrialde edo tresnek ez dizute karaktere berezirik erabiltzen uzten (@#$%-=+ bezalakoak). Kasu hauetan, letren eta zenbakien konbinazio luzeak, gutxienez, pasahitz laburrak baino seguruagoak dira.

Aukera on bezala, zure pasahitzen kudeatzailea erabiltzea gomendatzen dizugu, zure pasahitzak sortu eta biltegiratzeko. Pasahitzen kudeatzailea, funtsean, zure sarbide-kredentzialak eta bestelako datu baliotsuak babesteko programa bat da. Segurtasun digitalaren arloan, 1Password eta KeePassXC aukerak gomendatzen dira.

Ikas ezazu gehiago pasahitz seguruagoak sortzeari eta pasahitzen kudeatzaileak erabiltzeari buruz "Sortu pasahitz seguruagoak eta indartsuagoak" atalean.


3. Jarri bigarren giltza

Bi faktoreren autentifikazioa (2FA) edo hainbat faktoreren autentifikazioa (MFA) konfiguratzeak esan nahi du norbaitek zure pasahitza aurkitzen badu, ziurrenik ez dituela sartzeko beharrezkoak diren gainerako faktoreak izango.

Begiratu gehien erabiltzen dituzun orrialdeen eta aplikazioen segurtasun-konfigurazioak, aukera horiek agertzen diren ikusteko. Hasi zure bankuko edo zure postako aplikazio garrantzitsuenekin, zure beste kontuetarako sarbidea berreskuratzeko ateak baitira.

Google:

 

Facebook:

  • Hamburger Menua →
  • Konfigurazioa
  • Segurtasuna eta Saio hasiera
  • Bi urratsetan egiaztatzea

Gomendioa: egiaztatzeko geruza bat aukeratzerakoan, bigarren bide bat aukeratu beharko duzu zure nortasuna baieztatzeko. Ez erabili SMS testu-mezurik mugikorra gal dezakezulako. Posta elektronikoa aukera fidagarriagoa izaten da.

Ikasi gehiago Itxi zure Ate Digitala atalean zure kontuak nola aseguratu.


4. Zaindu zure objektu digital baliotsuak

Zure etxean objektu baliotsuak zaintzen dituzun bezala, Interneten gordetzen duzun informazioarekin gauza bera egitea gomendatzen dugu, bai zure bankuko paper, pasaportearen kopia, edota zure helbide edo telefono-zenbakiarekin. Merezi du pentsatzea zure datu pertsonal preziatuenak non gordeko dituzun eta nola babestuko dituzun.

Garbiketak egitea primeran dator hobekuntza 'espres' batzuk egiteko. Bilatu horrelako informazioa zure postontzian edo zure kontuetan, eta ezabatu: NANaren kopiak, bankuko xehetasunak, osasun-aseguruak eta antzeko gauzak. Ondoren, deskargatu eta euskarri digital bat egin dezakezu, behar baduzu, edo fisikoki inprimatu, ezabatu aurretik.

Garbiketa sakonagoak egitea gomendatzen zaitugu. Babestu zure posta-kontuetatik eta sare sozialetako plataformetatik gorde nahi duzun guztia eta gorde Interneten. Hasiera berri bat!

Gomendioa: ez ezabatu bakarrik, zure paperontzia eta aldi baterako artxiboak hustu!

Fitxategiak "hodeian" babestu edo disko gogor batean edo USB batean offline gordetzea zure erabakia da. Zure babesa edozein dela ere, ziurtatu hori ez galtzeaz eta ahaztuko ez duzun pasahitz seguru bat erabiltzeaz.

Gehiago ikasi Interneten duzun informazioa babesteko moduari buruz: babestu online biltegiratzen duzuna atalean.


5. Mezua pasa

Ahazteko erraza izan daitekeen arren, sareak zerbaitengatik du "sarea" izena. Pertsona guztiak sare desberdinen bidez gaude konektatuta, ez soilik sare sozialetako plataformetako "lagun" gisa, baita posta-kontaktuen eta Interneten partekatzen ditugun argazkien bidez ere.

Zure kontuak aseguratzen dituzunean, pasahitz sendoagoak erabiltzen dituzunean eta zure datuak garbitzen dituzunean, onura ez da zuretzat bakarrik, baizik eta zure ahaleginari esker konektatzen zaren pertsona guztientzat ere.

Zure posta-kontuak eta sare sozialak garbitzen ari zarenean, ebaluatu zer gehiago deskargatu eta ezabatu dezakezun, zure lagunen eta lan egiten duzun pertsonen segurtasuna eta pribatutasuna zaintzen laguntzeko.

Mezua pasa! Zure segurtasun digitala hobetzea oinarrizko urrats batzuei jarraitzea bezain erraza izan daiteke. Partekatu Data Detox hau zure ingurukoekin, eta lagundu zure ohiturak zentzu gehien duen moduan aldatzen.

Urrats hauek funtzionatzen badute eta lasaitasuna ematen badizute, probatu “Zaindu zure mugikorra” klikatuz.