Data Detox x Youth

Data Detox x Youth jarduera liburu bat da, gazteenei teknologiaren kontrola hartzen laguntzeko. Tresna interaktibo multzo honek bizitza digitalaren hainbat alderditan pentsatzera bultzatzen ditu, sare sozialetan dituzten profiletatik hasi eta pasahitzetaraino, hausnartzeko eta jolasteko jarduera errazekin.

Deskargatu eta inprimatu


Zer aurki daiteke bertan?

Jarduera liburu hau lau ataletan banatzen da:

  • Pribatutasun Digitala, datuen bilaketa murrizteari eta lineako profilen sorrera ulertzeari buruzkoa da;
  • Seguratsun Digitala, pasahitz sendoak eta seguruak sortzeko aholkuekin;
  • Ongizate Digitala, smartphoneen adikzio-izaerari buruzkoa;
  • eta azkenik Desinformazioa, online kontsumitzeko eta informazioa partekatzeko gida.

Data Detox x Youth

Nori dago zuzendua?

Jarduera liburua gailu propioak erabiltzen dituzten 11 eta 16 urte bitarteko haurrentzat diseinatuta dago, baina adin guztietako pertsonek erabil dezakete. Smartphone edo tableta bat, inprimagailu bat eta idazteko zerbait besterik ez da behar.

Data Detox x Youth erabil daitekeen tokiak:

  • Ikasgelan (edo ikasgela birtualean)
  • Etxean
  • Gazte-talde eta elkarteetan (adibidez tailer batean)

Zergatik egin zen?

2018an, Tactical Tech enpresak gazte ekimen bat jarri zuen abian 18 urtetik beherako Interneteko erabiltzaileengana jotzeko. Azken urteotan, gero eta eskaera handiagoa egin dute hezitzaileek, gurasoek eta gazte berberek baliabide egoki eta praktikoak sortzeko, eguneroko borrokei eta teknologia digitalek bultzatu eta moldatutako mundu batean hazteko esperientziei buruz hitz egiteko.

Nola egin zen?

Data Detox x Youth Europar Batasunaren finantzaketarekin egin zen, Save the Children Italia eta IFLA bazkideekin lankidetzan. The Glass Room Misinformation Edition-en parte da, Tactical Tech-en beste proiektu bat, sare sozialek eta webguneek informazioa irakurtzeko eta horren aurrean erreakzionatzeko modua nola aldatu duten aztertzea helburu duena.


Kontaiguzu zer pentsatzen duzun!

Data Detox x Youth delakorako atzeraelikadura aktiboki bilatzen ari gara, erabiltzaileentzat garrantzitsua izaten jarraitu ahal izateko. Mesedez, bidali mezu elektroniko bat Helderyse-ri, youth@tacticaltech.org helbidera, eta erantzun jarraian agertzen diren galdera guztiei:

  1. Esaiguzu nor zaren, adibidez, gurasoa, hezitzailea edo gazte erabiltzailea zara?
  2. Non erabili zenuen Data Detox x Youth?
  3. Zenbat Data Detox x Youth inprimatu dituzu?
  4. Zein atalek funtzionatu zuten? Eta zeintzuk ez zuten funztionatu?
  5. Zerbait falta zaio Data Detox x Youth-i?
  6. Beste oharren bat baliabide hau hobetzeko moduari buruz?

Proiektuaren laguntzaileak: Save the Children and IFLA logos

Gazteen harremanak elikatu detox hauekin trebatzeko: EU logo

Azken eguneratzea: 2/2/2021