Indartu zure pantaila-blokeoa

Bizitza digitala zaintzea linean, posta elektronikoan, hodeian edo nonbaiteko telefono-dorre batean bakarrik gertatzen dela dirudien arren, eskuetan dituzun gailuak babestea ere garrantzitsua da. Zer ikas lezake norbaitek zutaz zure telefono edo ordenagailura sarbidea izanez gero? Zer egin lezakete zure artxiboekin, kontaktuen zerrendarekin, sare sozialen profilarekin edo finantza-kontuarekin? Zer gertatuko litzateke norbaitek kontu horiek blokeatuko balizkizu?

Pantailako blokeoak, hau da, zure gailura sartzeko erabiltzen dituzun pasahitz, patroi, hatz-marka edo aurpegi-identifikazioak dira zure defentsarik onenak telefono adimentsu, tableta edo beste gailu bat eskuetan duen norbaiten aurka. Eta horrek ez du soilik lapurra edo polizia denik esan nahi, zure bikotekidea, familiako kideak, gelako kideak edo lankideak izan daitezke.

Zure gailuan blokeoa izateak beste edozer baino babes handiagoa ematen dizu. Eta zure ateetan jar ditzakezun sarrailak bezala, pantaila-sarraila batzuk beste batzuk baino eraginkorragoak dira.

Ikus ditzagun zure gailuak seguruak direla ziurtatzeko zenbait urrats txiki.

ERABAKI ZER DATORKIZUN HOBEKIEN

Denok hartu behar ditugu erabakiak gure gailuen segurtasunari dagokionez, inguratzen gaituzten eguneroko arriskuei buruz dakigunaren arabera.

Pasahitz blokeoa

Pasahitz blokeoa

Harrigarria izan daiteke, baina zortzi karaktere edo gehiagoko pasahitzak, letrak, zenbakiak eta karaktere bereziak dituztenak, zure ordenagailua edo telefonoa blokeatzeko modurik seguruenak dira.

Ez erabili asmatzea errazak izan daitezkeen pasahitzak (1234 bezalakoak). Ez erabili hackerren zerrendetan egon daitezkeen izen arruntak, hiztegiko hitzak, data esanguratsuak edo horrelakoak. Eta ez partekatu pasahitza beste batzuekin.

Hatz-aztarna eta iris bidezko blokeoa

Hatz-aztarna eta iris bidezko blokeoa

Hatz-aztarnaren blokeoaren bidez, litekeena da norbaitek zure gailua ukitu behar izatea behartzea desblokeatzeko. Zure gailuan sartzeko motibatuta dagoen norbaitek errazago lortuko luke hatz-aztarnako blokeo batekin pasahitz seguru bat asmatuz baino.

Batzuetan gertatu izan da, haurrek gurasoen hatzak ukitu dituztela lo zeudela, nahi zutena erosi ahal izateko telefonoarekin.

Hatz-aztarna bidezko blokeoa erabiliko baduzu, ez erregistratu zure aztarna digital guztiak, bat edo bi bakarrik erabili.

PIN bidezko blokeoa

PIN bidezko blokeoa

Ausazkoa ez den zenbaki-sekuentzia bat den edozein PIN (12345678 edo 9999 kasu) azkar asmatuko da. Telefono zenbakietan, urtebetetzeetan edo beste data batzuetan oinarritutako zenbakiak ere errazak dira asmatzen. Ziurtatu ez duzula zure beste identifikazioen zenbakirik erabiltzen!

PIN zenbakia zenbat eta luzeagoa izan orduan eta zailagoa izango da asmatzen. 4 digituz osatutako zenbaki bat azkarrago asmatua izan daiteke 8 digituz osatutako bat baino.

Patroi blokeoa

Patroi blokeoa

Puntuen arteko patroi bat marraztea eskatzen duen blokeo motak erraz igar daitezke eta erraz ikus daitezke; beraz, ez da hain segurua. Pertsona askok patroi berdinak erabiltzen dituzte. Hatzek uzten duten grasaren bidez pantaila markatua geratzen da, patroiaren forma markatua geratuz.

Egiaztatu patroia blokeatzeko konfigurazioa eta desaktibatu "patroia ikusarazi", patroiak erakusten dituen lerroak pantailan ager ez daitezen. Patroi luze bat erabili; 4 puntu bakarrik lotu beharrean, elkar itzazu 8, adibidez.

Voice / FaceID

Voice / FaceID

Azken batean, zure gailuan sartzea errazago egiten duten bi blokeo mota dira, ez zailagoak.

Nahiko erraza da norbaitentzat zure ahotsa grabatzea eta zure gailua desblokeatzeko erabiltzea.

Aurpegi-desblokeoa bereziki arriskutsua da etxeko bikote baten abusuari aurre egiten diotenentzat, mugak zeharkatzen dituztenentzat edo poliziaren jomuga direnentzat, ez baita zaila zure gailuari begiratzera behartzea.

Eskuak etengabe okupatuak badituzu haurrekin, maskotekin edo eguneroko beste erantzukizunekin zabiltzalako, eta ez bazaitu kezkatzen bihurria edo gaiztoa den pertsona bat zure gailuan sartzeak, ahots edo aurpegi bidezko blokeoa behar duzun egokitasuna emango lizuke.

Zer blokeo mota erabili beharko zenuke? Alternatiba desberdinak plantea itzazu:

  • Zein maiztasunekin uzten duzu zure gailua arretarik gabe eta zure kontroletik kanpo? (Zenbat eta denbora gehiago egon zure kontroletik kanpo, orduan eta denbora gehiago izango du norbaitek bertan sartzeko).
  • Norbaitek zure sorbalda gainetik begiratu dezake gailua desblokeatzen duzun bitartean?
  • Gailua beste pertsona batzuekin partekatu behar duzu?
  • Askotan ahaztu edo galtzen duzu gailua?
  • Posible da norbaitek fisikoki zure gailua desblokeatzera behartzea?

Esan dezagun oinarrizko irristatze-blokeoa erabiltzen ari zarela une honetan. Zure segurtasuna pixkanaka handituz joan zaitezke pasahitz luze bat konfiguratuz. 1234 PIN gisa erabili? Zer moduz dadoa zazpi aldiz bota eta PIN hori buruz ikasten baduzu?

Aldaketa txiki batek zure gailuak seguruagoak izatea eragin dezake neurri handi batean.

PRESTATU ZAITEZ ALDAKETARAKO

Pantaila blokeatzeko prest zaudenez, konfigurazioa aurkitu beharko duzu telefonoan, tabletan edo ordenagailuan.

Zure mugikor edo tabletan:

iOS:

  • IPhone X-en eta ondorengo bertsioetan, ezarpenetara joan → aurpegiko ID eta sarbide-kodea
  • Aurreko iPhone ereduetan, joan Touch id eta pasahitzara.
  • Touch ID ez duten gailuetan, ezarpenetara joan → Sarbide-kodea.

Android:

  • Ezarpenak
  • Pantaila eta pasahitzak blokeoa
  • Hautatu nahiago duzun blokeoa eta konfiguratzen jarraitu

Modelo eta sistema eragilearen arabera, konfigurazioa beste leku batean egon daiteke; beraz, begiratu ondo, eta, beharrezkoa bada, egin bilaketa Interneten, orientazioa lortzeko. Ordenagailuetarako jarraibideak aldatu egiten dira sistema eragilearen arabera; beraz, ziurtatu Internet bidez jarraitu beharreko urratsak.

Eta zure gailuak beste pertsona batzuekin parteka ditzakezunez, hitz egin ezazu beraiekin zure gailuak seguruagoak izan daitezen zergatik ari zaren lanean.

Partekatu artikulu hau! Hartzen dugun segurtasun-erabaki bakoitzak gure lana, etxea eta familia ere babesten baitu.

Azken eguneratzea: 6/8/2020