Unea aprobetxatu (mugikorrarekin ere bai)

Noiz izan zen azken aldiz senide batekin bazkaltzen egon eta aldi berean whatsapp-a eta Insta-story berriak (dena aldi berean) begira egon zinela? Denok multitasking-a egiten dugu noizean behin, baina hau malabarismo sozial paregabea da.

Multi-sozializatzea aldi berean bai pertsonalki eta bai digitalki elkarrizketa anitzak izaten ari garenean deritzogu.

Hau azkar irakurtzen ari zara Uber bat eskatzen eta aplikazio desberdinetako lau jakinarazpen jasotzen ari zaren bitartean? Orduan badakizu zehazki zertaz ari garen.

KONTZENTRAZIOA MANTENDU

Neurozientzialarien arabera, gure burmuinek ezin dute benetan horrelako multitasking-ik hain ongi egin. Multitasking-a egiten ari garela uste dugunean, gure arreta gauza batetik bestera aldatzen ari gara soilik, baina horrek ez du esan nahi gauza batean baino gehiagotan aldi berean kontzentratzeko gai garenik. Gainera, gauza asko aldi berean egiten saiatzeak motelago egiten gaituela esaten omen da.

Orduan, zergatik egiten dugu?

Batzuetan, denbora motz eta larri gabiltzalako eta aldi berean hainbat gauza egin nahi ditugulako da. Beste batzuetan aldiz, gure telefonoak gure arreta modu askotan eskatzen ari delako izaten da.

Zure telefonoak hots egiten du, pantailako argiak piztu egiten dira eta, jakinarazpen-argi bat baduzu, jakinarazpena ikusi arte “flasheatzen” hasten da.

Hasierako bibrazioei eta argiei jaramonik egiten ez badiezu ere, aplikazioaren ikonoak zirkulu gorri bat erakutsiko dizu, irakurri gabeko mezuak dituzula adieraziz. Honek zure arreta lapurtuko du.

notifications-icons

Jakinarazpen hauen irudiak ikusteak zure bihotzak taupada bizkorragoak izatea eragiten badu, lasai, ez zara pertsona bakarra! Premia edo betebehar hori sentiarazteko diseinatuta daude, edo, are gehiago, geure buruari hau galdetzeko: "Zer gertatzen da norbaitek zerbait garrantzitsua esaten ari bazait?"

Zure telefonoa eta aplikazioak zure interesa mantentzeko diseinatuta daude, horrek ez du esan nahi zure arreta guztia haiengana joan behar denik. Urrats batzuk har ditzakezu zure bulkadak aztertu eta unea benetan bizitzeko.


ORAIN HEMEN ZAUDE

Zure telefonoa zure arreta edukitzeko diseinatuta dagoela jakiteak hainbat erabaki hartzen lagun diezazuke, batez ere zure arreta elkarrizketa digitalen eta benetako bizitzaren artean kulunkatzen duzunean. Iradokizun hauek lagungarri izango zaizkizu beste pertsona batzuen presentziarekin zauden bitartean bertan hauekin egoteko.

1. Zure arreta lehenetsi

Hau pertsona bakoitzarentzat desberdina izango da, eta gainera, egoera desberdinetan aldatu egiten da. Urteetan ikusi ez duzun adiskide batekin bazkaltzen ari zara zure arreba egun txarra izaten ari den bitartean zuri babesa eskatzeko mezuak bidaltzen dizkizu? Une horretan zure arreta nork izan behar duen erabaki bezain laster, gai izango zara beste pertsonari zure beharrak argiago jakinarazteko.

Une horretan zure adiskideak lehentasuna bada, zure arrebari mezu bat bidal diezaiokezu une horretan lanpetuta zaudela eta ordubetean zure arreta osoa emateko gai izango zarela esanez. Gainera, zure arrebak bitartean beste norbaitekin hitz egitea iradoki dezakezu.

Edo zure arrebak une horretan lehentasuna badu, zure adiskidetasunari abisatu ahal izango zenioke ahalik eta lasterren arrebari erantzun behar diozula, zerbait garrantzitsua gertatzen ari delako. Zure adiskideak arazorik izango al luke bazkaria atzeratzeko?

Azkenean, zuretzat zuzena zer den jakingo duzu.

2. Espektatibak ipini

Zure gertuko pertsonek gertatzen zaizunari buruz berria badute ulerkorragoak izan daitezke zure arreta beste leku batean egoten bada. Beraz, jakinarazi argi eta garbi zure bizitza digitalean gertatzen denari buruz; horrela, ez dute sentituko zure arreta edukitzeko balio ez dutenik.

Bazkari horretan, zure arrebari mezu hori idatzi baino lehen, zure lagunari zera esan zeniezaioke: "Barkatu etetea. Mezu azkar bat idatzi behar dut, eta gero zure egunaz gehiago jakin nahi nuke ".

3. "Kontzentrazio-denbora" erritualak prestatu

Telefono guztiek isiltasunean jartzeko aukera daukate. Horrek jakinarazpen edo dei bat jasotzen duzunean ez dela soinurik edo bibraziorik egongo esan nahi du, zure telefonoz arreta galarazten lagunduz.

Zure telefonoa mahaian jartzeko ohitura baduzu, eman buelta buruz behera egon dadin. Horrek zure begiak telefonoaren argiekin ez direla distraituko esan nahi du.

Zure telefonoa itzaltzea ere pentsa zenezake, edo fisikoki telefonoa urrun jartzea (kaxa batean, zure poltsan,...), zuk erabakitzen duzun kontzentrazio-denbora tarte batez.

4. Hitz egin

Inoiz sentitu al duzu zerbaitetan kontzentratzen saiatzen zaren bitartean etengabeko testu-kate baten ondorioz trabatzen zarela? Mezularitza kanal gehienek, Signal, WhatsApp edo Facebook Messenger kasu, ahots mezuak bidaltzeko aukera ematen dizute. Ahots-mezuek audio txikiak zure komenentziaren arabera uzteko aukera ematen dizute, dei baten estresik gabe. Mezu pertsonalizatua bidaltzeaz gain, errazagoa da gai korapilatsuak eztabaidatzea, eta zure pantailatik urruntzearen onura ere jasotzen duzu!

Meeting with hands on the table, no devices

5. Egizu beste pertsona batzuk konpromisoa hartzea

Egin ezazu zure aldetik elkarrizketa pertsonalak aurrez aurre edo Signal edo Wire bezalako txat-plataforma pribatuen bidez, sare sozialetan egin ordez.

Lagunekin, senideekin edo negozio-bilerak dituzunean, guztiek beren telefonoak isiltzea, gordetzea edo ezertarako ez ekartzea adostu dezakezu.

Zure kontzentrazio-erritualak besteentzako jolas dibertigarri ere bihur ditzakezu. Adibidez, afarian bazaude, egizu pertsona bakoitzak bere telefonoak mahaiaren erdian jar dezala.

Azken eguneratzea: 6/8/2020